In memorian
Txeloren ibilbidea

Kermanek urriaren 7an Hernanin Txeloren omenaldian irakurritako hitzak.

Eguerdi on, mila esker etortzeagatik

Miguel Angel etxean eta Txelo kalean. Txikitan aldatu zuen izena. Angelo Conterno txirrindulari italiarrak Vuelta de España irabazi zuenean, Miguel Angeles, txapetan jolasten, Angelo gora eta Angelo behera, izena hartu zion. Gure artean ere Maldaburu, Malda deitzen genion, bere familia esagutzen den izenarekin,

Gastetik musika zalea, txistulari ona eta kantari trebea, makina bat jai eta parranda alaitu zituen.

Hemendik, kultura arlotik, hasi zen mugimento antifrankistan militatzen.

Gero ETAn sartu zen eta, bere bidetik atera gabe, LKIn jarraitu zuen. Urte utopikoak, ilusioz beteak, iraultza bertan, eskutan geneukala, pentsatu genuen. Klandestinitatean beste izen batzuk ere izan zituen. Ondarrutarrek, esate baterako, Iñaki izenez esagutu zuten.

Transizio garain, kompromisoarekin jarraituz, jatorrizko mugimendura bueltatu zen, bueltatu ginen. Kultura eta musika mundura. Txelok hogeitamar ute inguru egin zituen bertan.

Alde berean magistaritzan aritu zen, euskarazko klaseak ematen, eta denda bat ere zabaldu zuen ondarruko lagunekin.

Antolatu zituen talde kulturalen artean Txalupa izan zen lehenengoa. Bere ikurra, Txalupa taldearen ikurra, bere omenez landatu dugun zuhaitzaren aurrean ipini da.

Mila kontzertu baino gehiago antolatu zituen talde desberdinetan. Baina iñork gutxik ezagutzen du bere ekarpena musikaren arloan eta elkartasun ekimenetan. Behin baino gehiagotan proposatu izan genion liburu bat osatzeko, hainbar urtetan elkarren artean –eta batez ere berak- antolatutako kontzertuen inguruan. Baina ordurako ez zebilen ondo eta ez genuen ezer erabaki. Asmo hura orimenea gelditu zaigo gordeta.

Ezin ahaztu nola nahi ere berarekin pasatu ditugun momento onal: solasaldietan, mugarik gabeko proiektuetan, jaietan eta kantutan, bizitzaz gozatzen…

Malda, Maldaburu, Txelo… betirarte lagun

Omenaldia

Esaten da bi heriotza mota daudela: alde batetik fisikoa, bestetik oroimenari dagokiona, gutaz hitzegiten ez denean, geratzen diren pertsonen oroimenean desagertzen garenean.

Horrela bada, zuhaitza landatu dugu, atzo landatu genuen, Miguel Angelen oroimenez eta omenez.

Lizarra aukeratu dugu, zuhaitz musikala; izan ere, sarritan erabiltzen da lizarra musika tresnak egiteko.

Euskal mitologian zuhaitz babeslea ere bada. Udako soltizioan –Hernaniko sanjuanetan adibidez- etxeko atarian lizar adarrak jartzen dira familia babesteko.

Santa Barbara mendiko magalean landatu da lizarra. San Inazioko jaietan Txelok txistuarekin maíz alaitu zuen leku horretan





Facebook Twitter RSS

vientosur.info | Diseño y desarrollo en Spip por Freepress S. Coop. Mad.
 
Reconocimiento-NoComercial-CompartirIgual Los contenidos de texto, audio e imagen de esta web están bajo una licencia de Creative Commons